XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure barrenean hoca eta tristura sarcen duten egun gaizto hauetan, triangulo zehacetan iragaten dira zikoiniak Pirinioetatik, aztoreen kontra erne, gose eta aldarrika.

Fedez iragaten dira, zeru zabaleko hodeien artean, zeru hobeen bila.

Eta nik, nire buruaren gainean aldarriok enzuten ditudanean, haur asko eduki nahi nituzke nire inguruan galzorian dagoen herri honetako guztiak, bihoc-ukiturik, bihoc-harturik, esplika dezaiedan: Agur egiezue, gauza haundi bat iragaten baitda zerutik.

Gauza bat kontacen baitdute hegaztina ibiltari hauetaz, beren bidajeetarako bilcen direnean, konseilu harcen dutela elkarrengandik, luzaro konseilacen direla elkarrekin, eta batzuk zelatan geracen diren bitartean, beste batzuek, hux egiten dutenei, beti esistitu ohi duten exa-zikoiniei deicen dietela, eta hegaztina libreen bidajean ez abiaceagatik, oso gaicki tratacen dituztela.

Hau eginda gero, artez egiten dutela gora, bidea kausicera;(...).